Herritarrek erantzun bikaina eman diote Txisteratik Egun Magikoari

Uztarria.eus |
2016ko urr. 22a, 20:41

Goizean hasi eta iluntzera arte luzatu den magiaren eguna arrakastatsua izan da. Haurrei nahiz helduei zuzenduta, dozena erdi mago inguruk beren abileziak erakutsi dituzte Txisteratik Egun Magikoan. Goiz eta eguerdi partean, Alde Zaharrean, kalerik kale ibili dira Tor, Txoborro eta Juan Paños magoak, jendeari bertatik bertara magia egiten.

Bestalde, David Blancok eta Perez Jaunak ilusionismo teknikak eta antzerkia uztartu dituzte Perez Arregi Plazatxoan jarri duten karpa misteriotsuan. Eskaini dituzten ordu erdiko bost emanaldiak jendez bete dira.

Soreasu Antzokian eskaini duten gala nagusiak itxi du magiaren eguna. Manipulazioa, metamorfosia eta mentalismoa landu dituzte Imanol Ituiño magoak aurkeztutako emanaldian, eta D'Albeniz, Tor, Txoborro, Jon Zabal eta Marsel magoen magia saioez gozatu ahal izan dute bertaratu direnek. Soreasu Antzokia ere jendez bete da.      

Ikusi argazki guztiak haundiago

 
Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu