Triki giroa iluntze hotza berotzeko

Uztarria.eus 2016ko urr. 21a, 22:33

Bigarren urtez jarraian ari dira ospatzen bailarako trikitilari eta panderojoleak Triki Giro festa Azpeitian. Gaur, urriak 21, 150 trikiti eta pandero ikasle eta irakasle elkartu dira. 20:00etan plazan elkartu eta, borobil zabala osatuz han pieza batzuk jo ondoren, Alde Zaharrean kalejiran ibili dira guztiak, kalean giro ederra sortuz. 21:00etatik aurrera, berriz, Sanagustin kulturgunean jarraituko du festak, afariarekin eta erromeriarekin. Txartel denak salduta daude.