Artiekin artisauen txokoa zabaldu dute Soreasuko Elkargunean

Urola Kostako Hitza 2016ko urr. 19a, 17:06

Joan den ostiralean, urriak 14, Artiekin artisauen txokoak ikasturte berriari hasiera eman zion, Soreasuko Elkargunean. Dozenaka lagun gerturatu ziren ate irekierara, eta giro onean ospatu zuten ikasturte berriaren hasiera. Artiekin artisauen txokoan, Azpeitiko eta inguruko herrietako artisauen lanak ikusteko eta erosteko aukera dute herritarrek, eta Elkargunearen ordutegi berean egongo da zabalik: ostiraletan, 16:00etatik 20:00etara eta larunbatetan 10:00etatik 13:30era.

(Argazkiak: Artiekin)