Joseba Iraola eta Markel Cestafe izan ziren azkarrenak Urrakiko Igoeran

Uztarria.eus 2016ko urr. 17a, 19:17

Ikuskizuna eta emozioa nagusi izan ziren atzo, igandea, autoen Urrakiko XXXIV. Igoeran. Sei segundo hamarrenekoren alde txikiak erabaki zuen, izan ere, sailkapen nagusia. Lehenengo mangan Aitor Zabaletak (Lola BMW) atera zion alde txikiari buelta emanda, bigarrenean Urrakiko marka onduz nagusitu zen Joseba Iraolak (Demoncar) jantzi zuen, azkenean, txapela. Arkaitz Ordoki (BRC) sailkatu zen hirugarren tokian.

Hori, monoplazei dagokienez. Turismoen artean, berriz, Markel Cestafek (Mitsubishi EVO VII) egin zuen lanik onena, baina kasu horretan ere aldeak oso-oso estuak izan ziren: Cestaferen ondoren sailkatu ziren Iban Tarsicio (Mitsubishi EVO IX) eta Igor Urien (Citroen AX E2), eta hamarrenekotan erabaki zen podiuma.

(Argazkia: Eduardo Maturana)