Iruña Veleiara txangoa antolatu dute iganderako

Uztarria.eus 2016ko urr. 17a, 14:12
Iruña Veleiako aztarnategia (irunadeoca.eu)

Ibilaldira joateko izena ematen daiteke dagoeneko honako leku hauetan: Azpeitiko Mendizabal jatetxean, Lagun Onak M.Bren tabernan eta Zestoako kiroldegian. Azpeitiarron Napar Zuzterrak Taldeak, Lagun Onak Mendi Bazkunak eta Agiro Mendi Elkarteak antolatu dute txangoa. 

Iruña Veleia aztarnategira ibilaldia antolatu dute iganderako, urriaren 23rako, Azpeitiarron Napar Zuzterrak Taldeak, Lagun Onak Mendi Bazkunak eta Agiro Mendi Elkarteak.

Igandean 09:15ean irtengo dira Iruña Velaiara autobusean, Azpeitiko anbulatorio aurretik. 11:00etan aztarnategitik bisita gidatua egingo dute SOS Iruña Veleia taldekoen eskutik. Ondoren, bazkaltzeko tartea hartuko dute, eta horretarako bi ordu izango dituzte, bakoitzak nahi duen bezala eta nahi duen tokian igarotzeko. 13:30etik 17:30era bideo proiekzioa eta solasaldia izango dituzte, Langraitzen. Azpeitira itzultzeko autobusa 18:00etan hartuko dute. 

Ibilaldira joateko izen-ematea zaalik dago, eta honako lekuetan egin daiteke: Azpeitiko Mendizabal jatetxean, Lagun Onak M.Bren tabernan eta Zestoako kiroldegian.