Hasi dira Gipuzkoako Bakarkako Xake Txapelketak jokatzen, Azpeitian

Uztarria.eus 2016ko urr. 17a, 13:17

Joan den zapatuan, urriaren 15ean, hasi zen Gipuzkoako Bakarkako Xake Txapelketa, eta Azpeitia hirugarren mailako eskualdeko egoitza izanik, hainbat partida jokatu zituzten zapatuan Sindikatu Zaharreko laugarren solairuan. Azpeitia, Azkoitia, Elgoibar eta Arrasateko jokalariak aritu ziren zapatuan xake partidak jokatzen. Honakoak izan ziren xake jokalari azpeitiarrak: Aitor Elustondo, Iñaki Uranga, Daniel Veselinov, Luis Andoni Lazkano, Aner Alonso, Gorka Uranga eta Juan Carlos Fernandez. Zailtasun ugarirekin paridak irabazi zituzten Aitor Elustondok, Iñaki Uranga eta Daniel Veselinovek. Luis Andoni Lazkanok, Aner Alonsok, Gorka Urangak eta Juan Carlos Fernandezek, aldiz, ezin izan zuten nahi bezalako emaitza lortu, eta partidak galdu zituzten.

Zazpi astez jokatuko dute txapelketa Azpeitian, eta hurrengo asteko zita zapatuan, urriaren 22an, izango dute, 16:00etan. Partida guztiak Azpeitiko Xake Taldearen egoitzan jokatuko dituzte, Sindikatu Zaharreko laugarren solairuan, hain zuzen. Azpeitiko Udalak eta xake taldeak sinatu zuten akordioari esker entrenamendu zein txapelketarako erabiltzen du leku hori Azpeitiko Xake Taldeak.