Amets Amubieta eta Larraitz Larrañaga hirugarren, Euskal Herriko Dantza Txapelketan

Uztarria.eus 2016ko urr. 16a, 18:43

Atzo, urriak 15, Euskal Herriko 40. Dantza Txapelketa jokatu zuten Seguran, eta hirugarren sailkatu ziren Amets Amubieta eta Larraitz Larrañaga azpeitiarrak, 118 punturekin.

Amubieta eta Larrañaga ez ziren txapelketa jokatu zuten azpeitiar bakarrak. Izan ere, Gorka Kerejeta, Mikel Subinas eta Maite Beobide ere lehian aritu ziren.

Lehen postuan sailkatu ziren Xabier Artola eta Idoia Besada, 123 puntu eskuratuta. 800 euro, oroigarri bana, lepokoa, txapela eta Segurako Udalaren sari nagusia eraman zuten horiek, Nestor Basterretxearen eskultura, hain zuzen. Bigarren eta hirugarren bikote onenek, aldiz, oroigarri bana eta diru-saria eskuratu zituzten.

Hemen 40. Euskal Herriko Dantza Txapelketaren sailkapena:

1.Xabier Artola-Idoia Besada (Irura-Pasaia): 123 puntu.

2. Iker Sanz-Ane Urruzola (Lezo-Villabona): 119 puntu.

3. Amets Amubieta-Larraitz Larrañaga (Azpeitia): 118 puntu.

4. Mikel Subinas-Maite Beobide (Azpeitia): 107,5 puntu.

5. Ibai Jimenez-Iratxe Lizarburu (Zaldibia-Ibarra): 101 puntu.

6. Julen Berrondo-Nagore Berrondo (Errezil): 97 puntu.

7. Gorka Kerejeta-Leire Eizmendi (Azpeitia-Errezil): 96,5 puntu.

8. Julen Murgiondo-Saioa Galarraga (Bergara): 92 puntu.

9. Beñat Olano-Paula Gonzalez (Gazteiz): 87 puntu.

10. Pierre Latasa-Ihintza Handy (Urruña-Ziburu): 84 puntu.