Musika eta dantza, bat eginik

Urola Kostako Hitza | Kultura
2016ko urr. 13a, 11:23

Julian Barrenetxea abesbatzak, Azpeitiko Udal Musika Bandak eta Sahatsa dantza taldeak emanaldia eskainiko dute larunbatean, 22:00etan, Soreasun. Sahatsak, Iraurgi abesbatzak eta bandak aurrez Azkoitian egindako ikuskizuna moldatu dute.

Julian Barrenetxea abesbatzako, Musika Bandako eta Sahatsa dantza taldeko kideak Soreasun, entsegu batean. (Julene Frantzesena)  Ikusi haundiago | Argazki originala

Musika eta dantza uztartuko dituzte, hain zuzen, zapatuan Julian Barrenetxea abesbatzak, Sahatsa dantza taldeak eta Udal Musika Bandak. Soreasu antzokian izango da emanaldia, 22:00etan hasita.

Azkoitian, San Andres festen bueltan egin zuten ikuskizuna aurrenekoz, baina orduko hartan, Sahatsarekin Iraurgi Abesbatza eta Azkoitiko Musika Banda izan ziren Baztartxo antzokiko oholtzan. Bi urtez behin egiten dute ikuskizuna Azkoitian, eta, ondoren, Azpeitira moldatzen dute. Aurtengoa elkarlanean sortu duten hirugarren lana izango da, eta duela hilabete inguru hasi ziren prestatzen.

Larunbatean 120 bat lagunek hartuko dute Soreasuko agertokia, ordubete pasatxoko ikuskizun “berezia bezain ederra” eskaintzeko.

Artikulua osorik, Urola Kostako Hitzaren webgunean.

Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu