Asteartean Udal Liburutegian egingo den eskulan tailerrerako izen-ematea irekita dago

Uztarria.eus 2016ko urr. 12a, 19:34

Haur Hezkuntzako 5. mailako umeentzako saioa izango da. Ostirala arte eman daiteke izena, liburutegian bertan. Plazak mugatuak direla aurreratu dute.

Udal Liburutegian eskulan tailerra antolatu dute datorren asterako. Asteartean izango da, urriaren 18an, eta parte hartu hartu nahi dutenek aurrez eman behar dute izena.

Haur Hezkuntzako 5. mailako umeei zuzendutako saioa izango da asteartekoa eta 17:30ean hasiko da. Izen-ematea joan den astelehenean ireki zuten eta ostiralera arte luzatuko da, liburutegian bertan. Plazak, hori bai, mugatuak direla aurreratu dute antolatzaileek.