Bittor Andonegi: "Gero eta behar gehiago sortzen dira, eta horiei erantzun behar diegu"

Urola Kostako Hitza 2016ko urr. 12a, 17:54
Bittor Andonegi, ASPANOGIko lehendakaria. (Goiena)

ASPANOGI elkarteko kideek taldea osatu dute VIII. Zezen Beltz asteburuko Grand Prixerako, eta lehendakariak, Bittor Andonegik (Mutriku, 1969), ere parte hartuko du zezen jolasetan.

Zer dela-eta aterako zarete zezenaren aurrera?

Askotariko ekintzetan parte hartzen dugu elkartearen berri emateko eta gure errealitatea ikusarazteko. Adibidez, zapatuan Azpeitian izango gara eta igandean Oñatiko BTT irteera batean. 'Minbizi' hitza entzutean, beldurtu egiten gara, eta pentsamendu beltzenak etortzen zaizkigu burura. Horregatik, parte hartzen dugun ekintza asko oso baikorrak dira, alaiak. Itxaropen mezua ematea da xedea; minbizia gaindi daitekeela esatea.

Zertara bideratuko duzue zapatuan bildutako dirua?

Ez dakigu zehazki. Elkartearen kontuan sartuko dugu, beharretara bideratzeko. Gero eta behar gehiago sortzen dira, eta horiei erantzun behar diegu.

Zapaturako gogotsu al zaude?

Bai, zezenaren aurrera ateratzeko ere prest gaude. Ea jendea ikustera joaten den. Esan didate ekitaldi arrakastatsua izaten dela, eta hala izatea espero dugu. Ia eguraldiak laguntzen duen.

Irakurri elkarrizketa osoa Urola Kostako Hitza-ren webgunean.