Herri Eskolak egin dituzte hainbat ikaslek, "jaiegun arrotzak desobeditzeko"

Uztarria.eus 2016ko urr. 12a, 14:40

Hogeita hamar lagun inguru bildu dira gaur, urriak 12, Azpeitiko Ernaik eta Azpeitiko Ikasle Abertzaleakek antolatutako Herri Eskoletan. Gaurkoa "jaiegun inposatua" dela iritzita antolatu dute egitaraua, eta 11:00etan hasi dira prestatutako ekimenekin, plazan. Hezkuntza erreformen inguruko hitzaldia izan da aurrena, eta bertan LOMCE, Heziberri eta EU2015 erreformak izan dituzte hizpide, besteak beste. Ondoren, jolas ezberdinak egin dituzte NANak erabilita, NAN jaurtiketa kasu.