Azaroaren 4an bukatuko da 'Gure inguruari begirada bat' lehiaketara argazkiak aurkezteko epea

Uztarria.eus 2016ko urr. 11a, 19:56

Azpeitia, jasangarritasunaren bidean gaiaren bueltan antolatu du aurten Azpeitiko Udalak, Azpeitiko Argazki Elkartearekin eta Lagun Onak Mendi Bazkunarekin elkarlanean, Gure inguruari begirada bat argazki lehiaketa. Joan den udaberrian aurkeztu zuten lehiaketaren 2016ko edizioa eta harrezkero irekita dago lanak aurkezteko epea. Azaroaren 4an bukatuko da, hain zuzen ere, epe hori.

Edonork hartu dezake parte, eta lehiaketaren oinarriak eta sariak hemen irakur daitezke.