Magiaren inguruko jardunaldia antolatu dute herrian datorren urriaren 22rako. Txisteratik egun magikoa izena jarri diote eta, zehaztapenak aurrerago emango dituzten arren, egun osorako egitaraua prestatu dute. Hasteko, eta egun hori iragartzeko, bideo labur hau egin dute hainbat herritarren artean.