Nafarroa Oinezera joateko autobusa antolatu du Ikasberrik

Uztarria.eus 2016ko urr. 10a, 15:34

Ostirala, urriaren 14a izango da joan-etorria egiteko autobusean izena emateko azken eguna.

Datorren igandean, hilak 16, Nafarroa Oinez 2016 ospatuko dute Vianan eta Lodosan, Hartu, tenka, tira! lelopean, eta Nafarroako ikastolen jaira joateko autobusa antolatu du Azpeitiko Ikastola Ikasberrik.

Autobusa 09:00etan irtengo da Azpeitiko anbulatorio aurretik, eta itzulera 18:00etan izango da. Urriaren 14ko 13:00ak baino lehen eman behar da izena, ikastolako idazkaritzan edo 943 15 12 46 telefonora deituta. Izen-ematea 10 euro ordaindu beharko da.