Azpeitian jokatuko dituzte eskualdeko Gipuzkoako Xake Txapelketako hirugarren mailako partidak

Uztarria.eus 2016ko urr. 10a, 12:35

Guztira zazpi aste iraungo du txapelketak, eta datorren zapatuan, urriaren 15ean, hasiko da. Pardidetan lortutako emaitzek bigarren mailara igotzeko balioko dute. 

Azpeitia izango da aurten Gipuzkoako Xake Txapelketako hirugarren mailako partidak jokatzeko eskualdeko egoitza. Zapatuan, urriaren 15ean, hasiko da txapelketa eta zazpi asteetan zehar jokatuko dituzte partidak Gipuzkoako hainbat txokotatik etorritako xake jokalariek.

Bakarka jokatuko dute txapelketa, eta jokalari bakoitzak 90 minutu izango ditu. Partidetan lortutako emaitzak Gipuzkoako Xake Txapelketako bigarren mailara igotzeko balioko dute. Elgoibarreko, Arrasateko, Azpeitiako eta Azkoitiko jokalariek eman dute izena dagoeneko.