Azpeitia, 'seiscientos' zaleen topaleku

Uztarria.eus 2016ko urr. 10a, 11:30

Gipuzkoako Seiscientos Zale Elkarteak antolatuta, Seat 600 zaleen arteko topaketa izan zen atzo, hilak 9, Azpeitian. Burdinbidearen Euskal Museoa izan zen Gipuzkoako herri ezberdinetatik etorritako seiscientoszaleen topalekua. 10:30ean zuten jarrita hitzordua, eta behin autoak aparkatuta, lurrun trenean buelta bat eman zuten. Ondoren, Seat 600ak hartu, eta herriko hainbat txokotatik itzulia egin zuten. Zelai Luzetik, Artzubitik, Urrestillatik eta Sanjuandegitik igaro ostean, Azkoitira abiatu ziren. Besteak beste, Donostiatik, Tolosatik, Zumaiatik, Andoianetik eta Logroñotik etorritako 16 Seat 600 izan ziren ikusgai.