Pello Segurola azpeitiarrak irabazi du Zarauzko IX. Artzai Txakur lehiaketa, 'Argi' txakurrarekin

Urola Kostako Hitza 2016ko urr. 9a, 18:13
Pello Segurola matxinbentarra eta 'Argi' txakurra, txapela eta garaikurrarekin. Argazkia: Urola Kostako Hitza.

Pello Segurola matxinbentarrak 'Argi' txakurrarekin 260 puntu pilatuta irabazi du gaur Zarauzko Kortazar eremuan jokatu den IX. Arraza Libreko Artzai Txakur Lehiaketa. Hirugarren sailkatu da Jose Ramon Orbegozo azpeitiarra 'Alai' txakurrarekin, 224 puntu lortuta.  

Gaur jokatu dute Zarauzko Kortazar eremuan IX. Arraza Libreko Artzai Txakur Lehiaketa. Sei parte-hartzaile eta haien txakurrak aritu dira lehian: Beñat Saratxo eta Rita; Inaxio Irakulix eta Bat (Etxano); Jose Luis Saizar eta Rex (Zarautz); Jose Ramon Orbegozo eta Alai (Azpeitia); Joxe A. Arrillaga eta Txiki (Elgoibar) eta Pello Segurola eta Argi (Azpeitia). Azken horrek irabazi du. Matxinbentarrak eta bere txakurrak 260 puntu pilatu dituzte; haren atzetik sailkatu dira Arrillaga eta Txiki, 242 punturekin, eta hirugarren Orbegozo eta haren txakur Alai izan dira, 224 punturekin.

Jarraitu gehiago irakurtzen Urola Kostako Hitzan.