Zine eskaintza oparoa izango da gaurtik hasi eta astelehenera arte Soreasu antzokian. Gaur, Stesti filma eskainiko du Paradisu Zinema Azpeitiko zine klubak 21:00etan hasita. Asteburuko zine eskaintza, baina, zapatuan hasiko da.
Los 7 magnificos eta Robinson, una aventura tropical filmak eskainiko dituzte zapatuan hasi eta astelehenera bitartean. Larunbatean, hilaren 8an, Los 7 magnificos eskainiko dute 22:00etan hasita. Igandean, berriz, Robinson, una aventura tropical emango dute 16:30ean, eta Los 7 magnificos 19:30ean. Astelehenean, urriaren 10ean, Los 7 magnificos filma izango da ikusgai, 21:30ean hasita.