Organo Erromantikoaren XVII. Nazioarteko Zikloa igandean iritsiko da Azpeitira

Uztarria.eus 2016ko urr. 6a, 14:18
Organo Erromantikoaren XVII. Nazioarteko Zikloaren aurkezpena. (Maxixatzen.eus)

Loiolako basilikan izango da kontzertua, eta emanaldian parte hartuko dute Mariatxen Urkia sopranoak, J.J. Etxeberria baritonoak eta Itziar Urbieta eta Jose Luis Frantzesena organo jotzaileek. Horrez gain, beste hiru eskainiko dituzte Azpeitian: urriaren 16an, 22an eta 23an. 

Zapatuan hasiko da Organo Erromantikoaren XVII. Nazioarteko Zikloa, Azkoitian, eta igandean eskainiko dute aurreneko emaldia Azpeitian, Loiolako basilikan. Hiru asteotan hainbat emanaldi eskainiko dituzte Azpeitian, Azkoitian eta Bergaran.

Azpeitian urriaren 9an, 16an, 22an eta 23an eskainiko dituzte kontzertuak, Loiolako basilikan, 20:00etan hasita. Salbuespena izango da urriaren 22koa. Izan ere, hori organo ikasleen kontzertua izango da, eta 12:00etan hasiko da. 

Hemen Azpeitiko emanaldien egitaraua:

Urriak 9, igandea 20:00etan

Mariatxen Urkia sopranoa, J.J. Etxeberria baritonoa eta Itziar Urbieta eta Jose Luis Frantzesena organo jotzaileak.

Urriak 16, igandea, 20:00etan

Hondore abesbatza eta Ana Belen Garcia organo jotzailea.

Urriak 22, zapatua, 12:00etan

Organo ikasleen kontzertu.

Urriak 23, igandea, 20:00etan

Sergio Orabona organo jotzailea.