'Hautsa' ikuskizuna eskainiko du bihar Parasite Kolektiboak, Soreasun

Uztarria.eus 2016ko urr. 6a, 11:41

22:00etan hasiko da dantza garaikidea oinarri duen ikuskizuna. Neba-arreba batzuek bizitzan egindako ibilaldia du ardatz dantza-lanak. 

Bihar, urriak 7, Kulturaz Kooperatibak antolatuta, Hautsa ikuskizuna eskainiko du Parasite Kolektiboa taldeak Soreasu antzokian, 22:00etan hasita.

Parasite Kolektiboa antzerkia eta dantza uztartzen dituen artisten taldea da. Gorputza ardatz harturik sortzen zaizkien galderei erantzunak eman nahian aritzen dira sorkuntza bitartez. Hautsa da beraien lanetako bat. Neba-arreba batzuek bizitzan egindako ibilaldia du ardatz dantza-lanak. Garazi eta Unai Lopez de Armentia dantzariek eta anai-arrebek beren arteko harremana dantzan jarri dute ikuskizunean.

Sarrerak salgai daude kulturaz.eus webgunean.

Hemen ikuskizunaren fitxa teknikoa:

Zuzendaria: Hannah Frances Whelan.
Interpreteak: Garazi Lopez de Armentia, Unai Lopez de Armentia.
Proiekzioak: Fernando Taupada.
Musika: Zuriñe F. Gerenabarrena.