Boliviako Ensamble Moxos musika taldeak Azpeitian emango dituen bi kontzertuetako lehendabizikoa eskaini zuen atzo, asteartea, Sanagustin kulturgunean (argazkian). Kontzertu pedagogikoa izan zen, eta Juan Antxieta Musika Eskolako eta Azpeitiko Dantza Suelto Eskolako ikasleek ere hartu zuten parte emanaldian.
Beraien herria den San Ignacio de Moxoseko musika eskolarentzat laguntza jasotzeko helburuarekin, Taupadak GKEarekin batera hainbat kontzertutako bira egiten ari da Ensamble Moxos, Violines contra la amnesia proiektuaren barruan. Gipuzkoan barrena ibiliko dira urriaren 9a arte eta, esan bezala, Azpeitian izango da berriro haien musikaz gozatzeko aukera. Igandean izango da, hilak 9, Loiolako basilikan, 20:00etan.
(Argazkia: Ihintza Elustondo)