Joan den astelehenean, urriaren 3an, hasi ziren XXVII. Ipuin Kontaketak Azpeitiko Udal Liburutegian. Miriam Mendozaren kontuak adi-adi entzun zituzten liburutegira hurbildu ziren 4 urteko haurrek. Datozen asteetan ipuin kontaketa gehiago izango dira liburutegian. Hurrengo saioa urriaren 10ean izango da, eta Pello Añorga izango da ipuin kontalaria.
Hau da Udal Liburutegian prestatu duten egitaraua:
- Urriak 17, Maite Franko (6-8 urtekoentzat).
- Urriak 24, Xalto pailazoa (4-6 urtekoentzat).
- Azaroak 7, Odei Arregi (4 urtekoentzat).
- Azaroak 14, Eneko Haritza (5 urtekoentzat).
- Azaroak 21, Maider Galarza (6-8 urtekoentzat).
- Abenduak 12, Mikel Susperregi (4 urtekoentzat).
- Abenduak 19, Zurrumurru (5 urtekoentzat).
(Argazkia: Azpeitiko liburutegia).