Preso gaixoen egoeraren inguruko hitzaldia izango da gaur, Sanagustinen

Uztarria.eus 2016ko urr. 5a, 12:00

Preso gaixoen egoerari buruzko hitzaldia izango da gaur, urriak 5, Sanagustin kulturgunean, 19:00etan hasita. Joxe Mari Agirretxe Porrotx eta Idoia Ibero izango dira hizlariak. Ibero Sareko kidea da eta Agirretxe Ibon Fernandez larriki gaixo dagoen presoaren osaba eta Sareko kidea.

Azpeitiko Sarek antolatu du hitzaldia, preso gaixoen egoera gizartaratzeko egiten ari diren lanketaren barruan. Lanketa horren harira, joan den astean, agerraldia egin zuten Azpeitiko anbulatorioko hainbat profesionalek gaixorik dauden presoen eskubideak urratzen direla salatzeko.