Ohiko udalbatzarra egingo dute gaur

Uztarria.eus 2016ko urr. 4a, 11:35

Udaletxeko areto nagusian izango da, 19:00etan hasita. Hurrengo gaiak landuko dituzte, besteak beste:  2017. ekitaldirako udal-zergei hasierako onarpena ematea, Betharram ikastetxearen lurzatiaren Xehetasun Azterlana behin betiko onartzea eta Urola Erdiko Mankomunitatearen eta Azpeitiko Udalaren arteko Lankidetzako Hitzarmena: Azpeitian komunitate-ongizateko eta ingurumeneko programak egiteko konpentsazio ekonomikoa Azpeitiko Udalari ematea.

Azpeitiko Udalak ohiko udalbatzarra egingo du gaur, asteartea, 19:00etan hasita, udaletxeko areto nagusian. Bertan hurrengo gaiak landuko dituzte:

1.- 2016ko uztailaren 5ean egindako bilkuraren akta onartzea.

2.- 2017. ekitaldirako udal-zergei hasierako onarpena ematea. 

3.- Udalaren 2016. ekitaldirako aurrekontuan 4. kreditu aldaketa onartzea.

4.- Azpeitiko Plangintza Orokorraren baitan AU2 Garmendialde guneko G.10/2.3 zonako Betharram ikastetxearen eraikuntza dagoen lurzatiaren Xehetasun Azterlanaren behin betiko onarpena berrestea.

5.- Urola Erdiko Mankomunitatearen eta Azpeitiko Udalaren arteko Lankidetzako Hitzarmena: Azpeitian komunitate-ongizateko eta ingurumeneko programak egiteko konpentsazio ekonomikoa Azpeitiko Udalari ematea.

6.- Azpeitiko Energia Iraunkorrerako Ekintza Plana 2016 dokumentuaren onarpena. 

7.- Azpeitiko Udalean Herritarren Arretarako Zerbitzu Integrala proiektua ezartzeko Udalaren eta EUDEL eta IVAP arteko prestakuntza eta laguntza programa onartzea.

8.- 2017. ekitaldirako taxi zerbitzuaren prezioak.

9.- Erregimen frankistak egindako krimenengatik, bai estatu mailan baita nazioarte mailan ere, irekita dauden auzietan Azpeitiko Udalaren partehartzea. 

10.- Alkatetzak 2015eko azaroan, abenduan eta 2016ko urtarrilean emandako ebazpenen berri ematea.

11.- Enplegua sustatzea helburu duten formaziorako bekak: 25 urte baino gehiago duten herritarrentzat zuzenduak.

12.- Galdera eta erreguak.