Joseba Albizuk Madrid-Lisboa lasterketa irabazi du bigarren urtez jarraian

Uztarria.eus | Kirolak
2016ko urr. 3a, 12:49

31 ordu eta hamasei minututan egin zuen ibilbidea Albizuren MMR-Powerade taldeak. Madrid-Lisboa geldialdirik gabeko munduko txirrindulari lasterketarik luzeena da.

Albizu eta bere taldea, Lisboako podiumean. (Powerade MTB non stop series)  Ikusi haundiago | Argazki originala

Joseba Albizuren (Azpeitia, 1978) MMR-Powerade taldeak irabazi du aurtengo Madrid-Lisboa txirrindulari lasterketa bigarren urtez jarraian. Joan den asteburuan jokatu zuten proba, eta 31 ordu eta hamasei minutu behar izan zituzten lasterketa osatzeko. MMR-Powerade taldea Albizuk, Julen Zuberok (Lemoa), Vidal Celisek (Cartes, Kantabria) eta Joselu Gomezek (Soria, Gaztela eta Leon) osatu zuten, eta erreleboka egin zuten lasterketa. 

770 kilometrorekin, geldialdirik gabeko munduko lasterketarik luzeena da Madrileko Las Rozasetik, Lisboako Nazioen Parkera doana. 

 

Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu