Kontzertu jendetsuarekin amaitu da VII. Tuba Jaialdia

Uztarria.eus | Kultura
2016ko urr. 1a, 20:35

Ostegunean Donostiako Tabakaleran egin zuten sarrerakoan bezala, jendaurreko emanaldiarekin agurtu dute zapatu arratsaldean VII. Tuba Jaialdia. Hasieran plazan egitekoa zuten kontzertua Sanagustin kulturgunean eman dute, euri arriskuarengandik ihesi. Eta Sanagustin bete egin da atzo eta gaur Azpeitian elkartu diren tuba eta bonbardino jotzaileen musika entzuteko. Urtero legez, musikari profesionalak eta afizionatuak batu ditu Tuba Jaialdiak, adin guztietakoak. Eta tuba eta bonbardinoak ez dira bakarrik aritu amaierako emanaldian: Juan Antxieta Musika Eskolako abesbatzako gaztetxoak eta Udal Musika Bandako kideak ere, besteak beste, igo dira kulturguneko oholtzara.

Ikusi argazki guztiak haundiago

 
Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu