'Florence Foster Jenkins' eta 'Mascotas' filmak ikusgai datozen egunetan, Soreasun

Uztarria.eus | Kultura
2016ko ira. 30a, 10:53

Ez da zine eskaintzarik faltako datozen egunetan Soreasu antzokian. Florence Foster Jenkins eta Mascotas filmak eskainiko dituzte bihar, zapatua, hasi eta astelehenera bitartean. Bihar, urriak 1, Florence Foster Jenkins eskainiko dute 22:00etan hasita. Igandean, berriz, Mascotas emango dute 16:30ean, eta Florence Foster Jenkins 19:30ean. Astelehenean, urriaren 3an, Florence filma izango da ikusgai, 21:30ean hasita. 

Florence Foster Jenkins komedia generoko filma da, 2016an Britania Handian ekoiztutakoa.Florence Foster Jenkins pertsona erreal bat izan zen, eta haren istorioa kontatzen du pelikulak. Aitaren aberastasunak oinordetzan jaso ondoren, bere ametsa bete ahal izan zuen: sopranoa izateko ikasketak egitea, baina ez zuen trebetasunik. Bere ikuskizunetan, ordea, jendetza biltzen zen. 

Mascotas animaziozko filma da, eta adin guztietako norbanakoei zuzenduta dago. Manhattaneko apartamentu batean kokatzen da pelikula. Max, ordura arte etxeko maskotarik mimatuena arduratuta dago jabeak Duke izeneko beste txakur bat eraman duelako etxera. Max eta Duke ez dira ondo konpontzen, baina bat egin beharko dute. Izan ere, Snowball izeneko untxia zoriontsu bizi diren maskoten eta horien jabeen aurka borrokatzeko armada sortzen ari da. 

Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu