Asteartean hasiko dira gaztetxoei zuzendutako judo klaseak

Uztarria.eus 2016ko ira. 30a, 11:22
Kimura Judo Klubeko kideak, iaz egindako erakusketa batean. (Kimura Judo Kluba)

Klaseak astearteetan eta ostegunetan izango dira, Udal Kiroldegian. 8 urte bitarteko haurren entrenamenduak 17:30ean izango dira, eta 8 eta 12 urte bitarteko haurrenak 18:30ean. 12 urtetik gorako gaztetxoen klaseak, aldiz, 19:30ean izango dira. Azken horiek hasi dira entrenamenduekin, baina izen-ematea zabalik dago oraindik.

Azpeitiko Kimura Judo Klubak gaztetxoentzat judo ikastaroak eskainiko ditu aurten ere, eta asteartean, urriaren 4an, hasiko dira klaseak. Entrenamenduak astearteetan eta ostegunetan egingo dituzte, Kimurak Udal Kiroldegian duen egoitzan. Saioen ordutegia ikasleen adinaren araberakoa izango da.

Zortzi urte bitarteko haurrek 17:30ean hasiko dituzte entrenamenduak, eta 12 urte bitartekoek 18:30ean. Bi talde horien entrenamenduak ordubetekoak izango dira. 12 urte baino gehiago dituzten gaztetxoen entrenamenduak, aldiz, 19:30ean izango dira, eta 21:00etan amaituko dituzte eskolak. 12 urtetik gorako ikasleak aurreko hilean hasi ziren klaseekin, baina taldean parte hartzeko izen-ematea zabalik dago oraindik.