Lagun Onakeko hirugarren mailako taldeak partida garrantzitsua du aurretik. Izan ere, zapatuan, urriaren 1ean, Alaves B hartuko dute etxean, 17:00etan hasita. Zapatukoa ligako bosgarren jardunaldia da, eta orain arteko sailkapenean aurrena da talde gasteiztarra. Lagun Onak, aldiz, seigarrena da sailkapenean, bederatzi punturekin. Herritarrak partida ikustera eta taldea animatzera deitu ditu Lagun Onakek.
Joan den astean, irailaren 24an, Getxoren aurka jokatu zuen Azpeitiko taldeak. 2-0 galdu zuen partida Lagun Onakek, eta "aukera ederra galdu" izanaren sentsazioarekin itzuli zen taldea.