Bueltan da paradisua

Urola Kostako Hitza | Kultura
2016ko ira. 29a, 10:17

Bigarren ikasturtea berrikuntzekin hasiko du Paradisu Zinema Azpeitiko zine klubak, urriaren 6an. Urtea bukatu bitarterako lau film emanaldi eta jaialdi bat antolatu dituzte taldekideek.

Paradisu Zinemako zenbait kide, Soreasun (E. Albizu Lizaso)  Ikusi haundiago | Argazki originala

Datorren astean hasiko dira Paradisu Zinema zine klubak ikasturte honetarako prestatu dituen emanaldiak. Beraz, zinezaleentzat bueltan da zinemaren paradisu txikia.

Aurrerantzean ere, bi astez behin, ostegunetan, 21:00etan, izango dira zine saioak Soreasu antzokian. Urtea bukatzerako lau film emanaldi eta Creative Commons jaialdia antolatu dituzte.

Urriaren 6an izango da zine klubaren lehen emanaldia, eta Stesti (Something like happiness) ikusi ahal izango da. Urriaren 20an, berriz, Court filma emango dute. Ondoren, azaroaren 3an, La Giovinezza ikusi ahalko da, eta azaroaren 17an Taxi Teheran. Film guztiak originalak izango dira eta azpitituluekin emango dituzte, "teknikoki posible denean, euskarazko azpidatziekin".

Jarraitu irakurtzen, Urola Kostako Hitzaren webgunean.

Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu