Kaluse bigarren diskoa grabatzen hasi da

Uztarria.eus | Kultura
2016ko ira. 29a, 09:46

Kaluse talde azpeitiarra bigarren diskoa kaleratzeko lanean ari da, eta kantuen grabaketei ekin die dagoeneko. Ibon Gerra eta Unai Martinezek osatzen dute Kaluse, eta iazko azaroan aurkeztu zuten aurreneko lana, Azpeitiko Gaztetxean. Orduz geroztik, hainbat zuzeneko eskaini dituzte Euskal Herriko txoko ezberdinetan, bateria eta gitarra elektrikoa lagun, entzuleei rock instrumentalaz gozatzeko aukera emanez. 

Disko berrirako doinuen grabaketa lanak Azkoitiko Jan ta Lo baserrian prestatutako behin-behineko estudioan egin dituzte, Ander Barriusoren laguntzarekin. Behin grabaketak bukatuta, diskoa kaleratu eta "zuzenekoetara itzultzeko gogoz" daudela azaldu du Kalusek. 

(Argazkia: Peru Iparragirre). 

Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu