Azpeitia-Beizama autobus linearen inguruan hitz egiteko batzar irekia izango da bihar

Uztarria.eus | Besterik
2016ko ira. 28a, 13:01

18:30ean izango da bilera, udaletxeko pleno aretoan. Azpeitia-Beizama autobus zerbitzuan dauden arazoez eta horiei eman ahal zaien irtenbideez hitz egingo da bertan. 

Bihar, osteguna, Azpeitia eta Beizama arteko autobus linearen inguruan hitz egiteko bilera irekia izango da, 18:30ean hasita udaletxeko pleno aretoan. Azpeitia-Beizama autobus zerbitzuan dauden arazoak eta horiei aurre egiteko irtenbideak izango dituzte hizpide batzarrean. Gaiaren inguruan interesa duen herritar oro joan daiteke batzarrera. 

Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu