Kiko Venenok kontzertua emango du gaur, ostirala, 23:00etatik aurrera, Sanagustin kulturgunean. Uztarriak kontzertu horretarako bi sarrera zozkatu ditu bazkideen artean eta sarrera bana eskuratu dute Mikel Azkunek eta Oihana Zuazolazigorragak.
Kiko Veneno bezala ezaguna den artistaren jatorrizko izen-abizenak asmatu behar zituzten zozketan parte hartu duten bazkideek, eta zuzen erantzun duten parte-hartzaile guztien artean egin du zozketa Uztarriak. Erantzun zuzena Jose Maria Lopez Sanfeliu da. Uztarria saritutako bazkideekin harremanetan jarriko da, sarrerak nola eskuratu behar dituzten adierazteko.
Lehiaketa gehiago datozen asteetan
Uztarria Komunikazio Taldeak gisa honetako lehiaketa gehiago egingo ditu datozen aste eta hilabeteetan, eta beraz, bizkor ibili eta egin zaitez Uztarriako bazkide! Horretarako klikatu hemen eta abantaila ugariz gozatu ahal izango duzu.