Ahanzturaren amarruan eror ez daitezen

Urola Kostako Hitza 2016ko ira. 23a, 12:14
Azpeitiko kartzela. (Imanol Eliasen fondoa)

Espainiako Gerra Zibilaren bueltako urteetan, zazpi gizon-emakume hil ziren Azpeitiko kartzelan. Haiei guztiei omenaldia egingo diete udalak eta Aranzadik gaur, eta hildakoen senideetako batzuk ekitaldian izango dira.

Espainiako Gerra Zibilaren bueltako urteetan, zazpi gizon-emakume hil ziren Azpeitiko kartzelan. Haiei guztiei omenaldia egingo diete udalak eta Aranzadik gaur,eta hildakoen senideetako batzuk ekitaldian izango dira.

Joan den asteartean 80 urte sartu ziren tropa frankistak Azpeitira. 1936ko irailaren 20a zen. Uztailaren 18an piztu zuten gerra Espainiako Errepublikaren aurka altxatutako matxinoek, eta hilabete gutxira hartu zituzten Azpeitia eta inguruko herriak. Azpeitian ez zen gerrako fronterik egon, baina abuztuaren aurreneko egunetan, Eusko Gudarostea sortu zuten EAJk, ANVk, Jagi-jagik, ELA-STVk eta Euskal Nekazarien Batzarrak Loiolan, Franko buru zuen matxinada militarrari aurre egiteko.

Ordurako bazen kartzela bat herrian, gaur egun anbulatorioa dagoen tokian. Tropa frankistek, Azpeitira iristean, beren egin zuten espetxea.

Garai hartan ehunka preso ziren Azpeitiko kartzelan, eta zazpi gizon-emakume hil ziren gaixotuta ­–bat Donostiako ospitalean–. "Imajinatu zer egoeratan zeuden kartzelan… Hainbat testigantzek diote herritarrek jana edo ura uzten zietela balkoietan, presoek har zitzaten", esan du Javi Buces Aranzadi Zientzia Elkarteko historialariak.

Familien bila

Aranzadik atera ditu hildako presoen arrastoak; izan ere, Gerra Zibileko eta frankismo garaiko ikerketekin hastean jakin zuten Azpeitiko kartzelan preso errepublikanoak izan zirela.

Erreportajea osorik, Urola Kostako Hitzaren webgunean.