50. eta 60. hamarkadetan Azpeitira etorritakoei omenaldia egingo diete asteburuan

Uztarria.eus 2016ko ira. 19a, 11:39

Helburua da 50eko eta 60ko hamarkadetan batez ere Gaztela, Galizia, Andaluzia eta Extremaduratik etorritako herritarrei "ekarritako aniztasunagatik esker ona adieraztea". Horiei festa giroan errekonozimendua egiteko egitaraua prestatu dute ostiralerako eta zapaturako. 

Azpeitiko Udalak aitortza egingo die 50. eta 60. hamarkadetan, besteak beste, Gaztela, Galizia, Andaluzia eta Extremaduratik etorritako herritarrei, datorren asteburuan, hilaren 23an eta 24an.

"Bizi hobeago baten bila lanera etorri ziren asko eta asko, baina Azpeitiari beren eskulanaz gain bestelako ekarpena ere diote", azaldu du Udalak. Hala, astebukaerarako prestatu duten ospakizunaren helburua da Gaztela, Galizia, Andaluzia eta Extremaduratik etorritako herritarrei "ekarritako aniztasunagatik esker ona adieraztea". Udalak adierazi duenez, "beren herrietatik beste kultura eta bizitzero era bat ekarri zuten, eta hori ezbairik gabe kultur aberastasun izugarria izan da Azpeitiarentzat".

Hemen astebururako prestatu duten egitaraua: 

Irailak 23, ostirala:

19:00etan: Azpeitiko kartzelan hildako preso errepublikarrei omenaldia, anbulatorio aurrean.

20:00etan 50. eta 60. hamarkadetan etorritako azpeitiarrei omenaldia, Sanagustinpean. Ondoren, luntxa.

22:00etan: Altza killo dantza taldearen emanaldia, plazan.

23:00etan: Kiko Venenoren kontzertua, Sanagustinen. Sarrerak salgai www.kulturaz.eus webgunean.

Iraialk 24, zapatua:

14:30ean: Herri bazkaria, plazan. 

Herri Bazkarirako txartelak salgai daude Alde Zaharreko eta Sanjuandegiko Baigeran nahiz  Juantxo Txiki tabernan.

16:00etan: Animazioa.