Mikel Larrañaga: "Hirugarren sailkatuta, finalean maila horri eustea nahiko nuke"

Urola Kostako Hitza 2016ko ira. 13a, 14:19
Mikel Larrañaga. (Ibon Errazu)

Mikel Larrañaga azpeitiarrak Euskal Herriko Lehen Mailako Aizkora Txapelketako finalerako txartela eskuratu zuen pasa den igandean Leitzan.

Mikel Larrañaga azpeitiarrak igandean Leitzan (Nafarroa) lortu zuen Euskal Herriko Lehen Mailako Aizkora Txapelketaren finalerako txartela. Berarekin hizketan izan da Urola Kostako Hitza.

Gustura al zaude egindako lanarekin?

Ebaki beharreko egurrak eta egiten zuen beroa kontuan hartuta, oso gustura nago.

Hirugarren sailkatzerik espero zenuen?

Finalera sartzea espero nuen, baina banekien Vicente eta Atutxa aurreko postuetan izango zirela. Banekien haiengandik urruti ez nintzela ibiliko, eta hirugarren eginda, gustura nago.

Jarraitu irakurtzen Urola Kostako Hitzaren webgunean.