Mikel Larrañaga Euskal Herriko Lehen Mailako Aizkora Txapelketako finalera sailkatu da

Uztarria.eus 2016ko ira. 12a, 11:04
Mikel Larrañaga, atzoko kanporaketan.(Ibon Errazu)

Atzo, irailak 11, jokatu zuten kanporaketa Leitzan, eta sei aizkolarik lortu dute finalera sailkatzea. Finala urriaren 23an izango da, Bilbon. 

Euskal Herriko Lehen Mailako Aizkora Txapelketako azken kanporaketa jokatu dute zuten atzo, irailak 11, Leitzako Amazabal frontoian, eta Mikel Larrañaga aizkolari azpeitiarra finalera sailkatu zen hirugarren postua lortu ostean. Hamar aizkolari aritu ziren lehian, eta 54, 60 eta 72 ontzatako bina enbor ebaki zituzten.

Sei aizkolarik lortu dute finalerako txartela: Iker Vicente, Aitzol Atutxa, Mikel Larrañaga, Joseba Otaegi, Juan Jose Lopez eta Ugaitz Mugerza. Finaletik kanpo geratu dira Iñaki Azurmendi, Jon Irazu, Jon Rekondo eta Ruben Saralegi.

Euskal Herriko Lehen Mailako Aizkora Txapelketako finala urriaren 23an izango da, Bilbon, Miribilla frontoian.