Haurrek ingelesa ikasteko izena emateko epea zabalik dago Kids&Us Azpeitian

Uztarria.eus | Publizitatea
2016ko ira. 5a, 22:00

Ikasturte berriaren atarian, seme-alabak eskolaz kanpoko zer jardueretan hasi pentsatzen hasi dira jada guraso asko. Ingelesa ikasteari gero eta lehentasun handiagoa ematen diote hainbatek. Baina, nola aukeratu hizkuntza-eskola on bat? Garrantzi handiko erabakia da, ikastetxe on bat aukeratzea bezain garrantzitsua, seguru asko. Erabakia hartzean kontuan izan beharreko bost aholku ematen dizkie gurasoei Kids&Us Azpeitiak.

  1. Egiaztatu aurrera begira jarraipena izango duela

    Batzuetan ez digute bermatzen gure seme-alaben akademian hurrengo urteetan nahi ditugun mailak emango direnik, edo datorren ikasturtean eskolak emango direnik. Etorkizunean jarraipena izango duen zentro bat aurkitzea funtsezkoa da. Kids&Us-en urtebeteko haurrentzako ikastaroetatik hasi (hizkuntza berriak bereganatzen hasteko une paregabea) eta 18 urte arte dira. Adin horretan Proficiency titulua (euskarazko EGA baino maila altuagoa) ateratzeko azterketara aurkezteko maila izan behar dute.
  2. Bilatu kalitate onena

    Aita edo ama bazara, seguru asko zeure buruari galdetu diozu nola jakin dezakezun zure semeak edo alabak ikasiko ote duen, edo ezagutza sendoak eskuratuko ote dituen. Ikastaroetarako eta jardueretarako material didaktikoa garatzen duen Pedagogia Sailak testatu behar du irakaskuntza-metodologia. Funtsezko beste arlo bat irakasleen maila da. Horregatik, Kids&Us-ek bere metodoa egoki aplikatzen dela egiaztatzen duen Kalitate Saila dauka, eta 4.000 auditoria egiten ditu urtean, irakasle guztien eskoletan.
  3. Seme-alabak lehenbailehen has daitezela ingelesa ikasten

    Ama-hizkuntza eskuratzeko prozesua haurrak lehenengo aldiz entzuten duenetik hasten da. Zergatik itxaron bigarren edo hirugarren hizkuntzaren eraginpean jartzeko? Kids&Us-ek urtebetetik gorako haurrentzako eskolak ematen ditu hainbat estimulu emozionalez betetako ingurunean, ingelesa beste edozein ama-hizkuntza bezala ikasteko baldintza ahalik eta egokienak sortzeko.
  4. Seme-alabek motibatuta eta gozatuz ikas dezatela ingelesa

    Zure semeak edo alabak ez badu gozatzen eskoletan, gero eta interes gutxiago izango du, eta emaitza akademikoak ez dira izango nahi bezain onak. Bizitzako lehen urteetan, jolasa hezkuntzarako tresna paregabea da. Bestalde, haurrek egunez egun bizi dituzten egoeren antzekoak sortzea ere garrantzitsua da; hartara, interes eta motibazio handia eragiten duten loturak sortzen dira.
  5. Bilatu ingelesezko estimuluen eskaintza oso bat

    Guraso askok behin eta berriro galdetzen digute ea astean eskola bat edo bi nahikoak ote diren hizkuntza ikasteko prozesua sendotzeko. Egia esan, hizkuntzarekiko lotura askotarikoa den heinean, gero eta handiagoak dira arrakasta-aukerak. Kids&Us-en ingelesezko estimuluen eskaintza osoa duzu: ingelesezko liburuen argitaletxea, ingelesezko antzerki-tailerrak, ingelesezko hiri-kanpamentuak eta udalekuak... Baliabide horien bitartez, haurrek ingelesa ikasten dute ikasgelatik kanpo, eta aldi berean ondo pasatzen dute.

Kids&Us-i buruz gehiago jakiteko

Kids&Us-en ama-hizkuntzaz jabetzeko prozesu naturalean oinarritutako metodologia erabiltzen dugu ingelesa irakasteko; hutsik egiten ez duen prozesua da, eta ordena jakin, berezko eta bat-batekoan gertatzen da. Bizitzako lehen urteetan abian jartzen diren mekanismo horiek guztiak erabili eta optimizatu nahi ditu Kids&Us-ek, bigarren edo hirugarren hizkuntza ikasteko lagungarriak izan daitezen.

Kids&Us-en aburuz, haurren eguneroko bizitzaren osagaia izan behar du ingelesak. Horregatik, gure hizkuntza-eskolak ikasgelaz kanpo ere ingelesa ikastea sustatzen du, hainbat baliabide bitarteko hartuta: ipuinak, familia-jolasak, ingelesezko aplikazio mugikorrak, antzezlanak, sukaldaritza-tailerrak eta abar. Gure metodoak goitik behera aldatu du hizkuntzak ikasteko ohiko sistema; ikuspegi guztiz berritzailea du, haurrak ingelesezko jatorrizko hiztun potentzialtzat hartzen baititu.

Kids&Us 2003an sortu zen Bartzelona inguruan, Manresan, hain zuzen. Hasiera hartan hiru zentro zituen. Gaur egun, berriz, 322 zentro ditu Kids&Us-ek Europako, Amerikako eta Afrikako 9 herrialdetan, eta 90.000 ikasle baino gehiagori irakasten die ingelesa. Kids&Us-ek Manresan dituen bulego zentraletan 90 pertsona inguru ari dira orain lanean.

Informazioaz eguneratuta egoteko jarraitu iezaiezu Facebook-ez.

Kids&Us Azpeitia

Kids&Us Azpeitia ekainean zabaldu zen, eta irailaren 19an hasiko da ikasturtea. Jar zaitez harremanetan, eta eskatu ordua gure zentroa eta Kids&Us metodoa ezagutzera etortzeko.

Loiolako Ignazio Etorbidea, 12
20730 Azpeitia
Tel. 943 50 32 30 / 71 777 4567
azpeitia@kidsandus.es

Bidali: