Joseba Albizu bigarrena izan da Italiako alpeetako Iron bikean

Uztarria.eus 2016ko abu. 4a, 12:02
Joseba Albizu. (Urola Kostako Hitza)

Azpeitiarrak proba horretan bigarren postua lortu duen bigarren aldia izan da. 

Joseba Albizu azpeitiarra bigarren sailkatu da Italiako Iron Bikean. Albizuk proba horretan bigarren postua lortu duen bigarren aldia izan da, eta laugarrenez hartu du parte proban. Aurten ere Milton Ramos hondurarraren atzetik sailkatu da Albizu, eta podiuma Joan Campa kataluniarrak osatu du.

Zazpi etapatan, batez beste, 80 eta 120 kilometro artean egin dituzte parte-hartzaileek. Ibilbideek denetarik gute: mendia, herria, errepidea, bide-aitxurrak, trekking-eko bideak, ibaiak…