San Inazio bezperako eguerdia, iruditan

Uztarria.eus | Festak
2016ko uzt. 30a, 17:24

Festak jarraitu egiten du Azpeitian, saninazioak hasi besterik ez dira egin, eta ez dute etenik. 800 lagun inguruko olatu arroxa bat bildu da gaur, uztailak 30, eguerdian Azpeitiko plazan, bazkaltzeko. Auzolanean jarri dituzte mahaiak, eta auzolanean jaso dituzte. Txosnagunea zabalduko dute jarraian, eta kalejira egingo dute Skandalue elektrotxarangarekin. Baina ez da hori soilik izango Azpeitiko kaleetan. Gozo Chef tailerra, zezen txikiekin jolasak eta kontzertuak izango dira, besteak beste, datozen orduetan. 

Ikusi argazki guztiak haundiago

 
Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu