Autobus zerbitzua indartu dute saninazioetan Azkoitira eta kosta aldera itzultzeko

Uztarria.eus | Festak
2016ko uzt. 29a, 09:56

Azpeititik Azkoitira, Zestoara, Zumaiara, Getariara eta Zarautzera joateko indartu dituzte autobus zerbitzuak. Zapatuan, igandean eta astelehenean izango dira ordutegi bereziak. Festak direla-eta autobus geltokiak aldatuko dituzte.

Zapatuan, uztailak 30, hasi eta astelehenera arte autobus zerbitzu bereziak izango dira Azkoitira eta Urola Kosta aldera itzultzeko, saninazioak direla-eta. 

Azpeititik kosta aldera joateko linea indartu dute alde batetik, Zestoara, Zumaiara, Getariara eta Zarautzera joateko linea, hain zuzen. Bestetik, Azpeitia-Azkoitia linea indartu dute. 

Hemen Azpeititik ertengo diren autobusen ordutegiak:

Azkoitira: 00:10ean, 01:40an, 02:40an, 03:40an, 04:40an, 05:40an eta 06:40an. Anbulatorioko geltokitik irtengo dira autobus guztiak.

Zestoara: 00:30ean, 01:15ean, 02:30ean, 03:15ean, 04:30ean, 05:15ean eta 06:10ean.

Zumaiara: 00:30ean, 02:30ean, 04:30an, 06:10ean.

Getariara eta Zarautzera: 02:30ean eta 04:30ean larunbatean, igandean eta astelehenean. Larunbatean, 06:10ean ere bai.

Geltokietan aldaketak

Azken urteetan bezala, San Inazio festetan autobus geltokietan ere izango dira aldaketak. Hala, Julian Elorza hiribideko eta Tren Museo aurreko geltokiak kenduko dituzte, eta bariantean jarriko dituzte horien ordezkoak.

Informazio gehiago

Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu