Saninazioak 2016

Aurkeztu dituzte saninazioetan toreatuko dituzten zezenak

Uztarria.eus 2016ko uzt. 28a, 12:13

Atzo, uztailak 27, San Inazio Festetan, uztailaren 30ean, 31n eta abuztuaren 1ean, toreatuko dituzten zezenen desenkajonamentua egin zuten Azpeitiko zezen-plazan. Bertan Ana Romero (Cadiz, Anzaluzia, Espainia), Cuadri (Huelva, Andaluzia, Espainia) eta Pedraza de Yeltes (Salamanca, Espainia) ganadutegiko zezenak aurkeztu zituzten.

Uztailaren 30ean Ana Romero ganadutegiko zezenekin arituko dira Juan Bautista, Daniel Luque eta Borja Jimenez toreatzaileak. Bigarrengo zezenketan, uztailaren 31n, Paulita, Sergio Serrano eta Perez Mota toreatzaileak arituko dira eta Cuadri ganadutegiko zezenak toreatuko dituzte. Hirugarren zezenketa eta azkena, abuztuaren 1ean izango da, eta Curro Diaz, Manuel Escribano eta Joselito Adame arituko dira Pedraza de Yeltes ganadutegiko zezenekin.