Zapatuan irekiko du Uztarriak tonbola, Goikokalen

Uztarria.eus 2016ko uzt. 20a, 13:29

Iazko leku berean izango da egoitza, Egaña gozotegiaren eta Bankoaren plazatxoan, Banesto banketxea egon zen lokalean. Uztailaren 23an, 24an, 25ean, 30ean eta 31n eta abuztuaren 1ean zabalduko ditu aurten ateak tonbolak. Zortzigarren urtez, Udalak, Bertan merkatarien elkarteak, herriko hainbat saltokik, tabernek, jatetxek, ileapaindegik eta abarrek babestu dute ekimena. 

Badatoz herriko festak eta horiekin batera, zortzigarren urtez, badator Uztarria Komunikazio Taldearen tonbola ere. Zapatuan, uztailaren 23an, irekiko ditu ateak tonbolak. Iaz bezala Goikokalen izango da egoitza, Egaña gozotegiaren eta Bankoaren plazatxoan, Banesto banketxea egon zen lokalean. Aurrekoetan bezala, Jabier Iruretak musutruk utzitako lokalean izango da tonbola.

Eta beste behin eskerrak eman beharrean da Uztarria, lokal jabeari bezala, tonbola posible egiten duten laguntzaile guztiei. Udalak, Bertan merkatarien elkarteak, eta herriko hainbat saltokik, tabernek, jatetxek, ileapaindegik eta abarrek babestu dute ekimena: ia 80 dira guztira. Uztarriak diru-sarrera propioak lortzeko abian jarri zuen proiektu honetan denen laguntza oinarrizkoa delako, eskerrik asko guztiei, benetan!

Sei egun irekita

Aurten ere sei egunez irekiko ditu ateak Uztarriaren festetako tonbolak, santioetan eta saninazioetan: uztailaren 23an, 24an, 25ean, 30ean eta 31n eta abuztuaren 1ean. Ordutegiari dagokionez, zapatuan 17:00etatik 20:30etara izango da zabalik. Uztailaren 24an, aldiz, 12:00etatik gauerdira bitartean eta uztailaren 25ean 12:00etatik 20:30ak arte. Uztailaren 30ean, 31n eta abuztuaren 1ean 12:00etatik gauerdira arte izango da zabalik tonbola. 

Sariak

Urtero bezala, euro baten truke tonbolako bi txartel erosi ahal izango dira. Oparien zerrenda luzea izango da aurten ere. Eta, saridun txartelez gain, zozketarako zenbakidunak ere ez dira gutxi izango. Ukabik emandako tablet-a, Eroski eta Halcon bidai-agentziek emandako asteburuko egonaldi bana (bi lagunentzat) eta Odriozola Ardoak-ek emandako otarre bikaina dira tonbola ixtearekin batera egingo den azken zozketan banatuko ditugun sariak.

Ekimenaren laguntzaileak

  • Bertan merkatarien elkartea
  • Azpeitiko Udala
  • A&M
  • Adats ileapaindegia
  • Aliur kafetegia
  • Amaia taberna
  • Arrieta elektrogailuak
  • Añota sagardotegia
  • Arrupe hotela
  • Atseden kafetegia
  • Auntxa erretegia
  • Aisialdi gastro-tokia
  • Ana BIO ileapaindegia
  • Azkune fruta denda
  • Baigera 1
  • Baigera 2
  • Azpeitia taberna
  • Berdie taberna
  • Bigara ileapaindegia
  • Bordatxo taberna
  • D.A. ileapaindegia
  • Edurne ileapaindegia
  • Egaña gozotegia
  • Eroski Bidaiak
  • Erreka taberna
  • Errotaundi okindegia
  • Ertz taberna
  • Etxaun kutixiak
  • Etxe-Zuri taberna
  • Garai ileapaindegia
  • Garoa kafetegia
  • Goiatz ileapaindegia
  • Halcon bidaiak
  • Loiola hotela
  • Inaxita ileapaindegia
  • Ina okindegia
  • Inka kafetegia
  • ISB taberna
  • Irede estetika
  • Izaro taberna
  • Jai-Alai jatetxea
  • Jim Clarck
  • Jone eta Maikar estetika
  • Juantxo Txiki taberna
  • Kantoi taberna
  • Kimetz ileapaindegia
  • Kinttela ileapaindegia
  • Kiroldegiko taberna
  • Kiruri jatetxea
  • Korrale taberna
  • Kutxillo
  • Landeta jatetxea
  • Laratz kafetegia
  • Larrañaga hotela
  • Lau-Bide jatetxea
  • Lagun Onak M.B
  • Lorea taberna
  • Maitane estetika
  • Martinez inprimategia
  • Txantxo taberna (Matxinbenta)
  • Menats ileapaindegia
  • Mendizabal erretegia
  • Meola jatetxea
  • Mikel Uria jatetxea
  • Motx ileapaindegia
  • Nagaitz kafetegia
  • Odriozola ardoak
  • Ogi Eder okindegia
  • Olakor gozotegia
  • Ongi Etorri jatetxea
  • Oñatz taberna
  • Orbegozo erretegia
  • Osinazpi jatetxea
  • Pastorkua jatetxea
  • Patxo erretegia
  • Pikua pub
  • Sanagustin kulturgunea
  • Topa taberna
  • Ukabi informatika
  • Urola Express taberna
  • Xanadu Taberna
  • Zuha ileapaindegia
  • Zuhatz taberna