Bigarren auto elektrikoa erabiltzen hasi da Udaltzaingoa

Uztarria.eus 2016ko uzt. 19a, 13:02

Joan den apirilean estreinatu zuen lehen auto elektrikoa Azpeitiko Udaltzaingoak, eta orain bigarren bat ekarri dute. Lehen auto elektrikoak izan dituen "emaitza onak" ikusita, "beste auto baten beharra sortu denean" bide beretik jarraitzea erabaki du Udalak. "Lehen kotxearen berdin berdina erosi dugu berriro. Kotxeak ondo funtzionatzen du eta isila da. Gainera, ez du CO2 emisiorik isurtzen. Ez du kutsatzen", esan du Josu Labaka zinegotziak. 

Hala ere, Udalaren energia eredua "bi kotxe elektrikotik harago" dagoela esan du Labakak, eta dagoeneko badute beste proiektu bat esku artean: "Ez kutxatzeaz gain, gure helburua da burujabeak izatea. Hau da, kotxeek behar duten energia guk geuk sortzea lortu nahi dugu urtea bukatzerako", adierazi du zinegotziak. 

(Argazkia: Azpeitiko Udala).