Argazki jendetsuarekin aurkeztu dituzte udako festak

Uztarria.eus 2016ko uzt. 15a, 15:28

Santioetarako eta saninazioetarako egitarauaren berri emateko eta festetan parte hartzeko deia luzatuz elkartu ziren plazan ostegun arratsaldean Udala, Marea Arroxa eta ekitaldiak antolatzen parte hartu duten hainbat eragile.

"Herritarrek herritarrentzat" egindako festak aurkeztu zituzten atzo, osteguna, herriko plazan. Eneko Etxeberria alkateak eta Mikel Ibarzabal Festa batzordeburuak hartu zuten hitza Udalaren izenean, eta Eider Agirrek Marea Arroxarenean. Atzean eta ondoan, datozen Santio eta San Inazio festetako ekitaldiak antolatzen eta prestatzen parte hartu duten eragileetako ordezkaritza zabala izan zuten, argazki jendetsua osatuz.

Uztailaren 22an hasi eta abuztuaren 2a arte, udako festek dozenaka hitzordu jarriko dituzte aukeran, eta guztietaz gozatzeko gonbita luzatu zuten aurkezpenean. Horien berri emanez urtero legez atera duten eskuko programa egunotan banatuko dute etxez etxe.

Egitarau osoa

Hona hemen, santioetako eta saninazioetako egitarau osoa, egunez egun:

Uztailak 22, ostirala

  • 20:00. Sagardo dastatze kantatua, plazan. Herritarrei irekitako ekitaldia. Etnologoa: Jokin Castaños. Gai-jartzailea: Sebastian Lizaso. Bertsolariak: Joan Joxe Eizmendi Loidisaletxe eta Beñat Lizaso.

  • 22:00. Udal Musika Bandaren pasodoble kontzertua, plazan.

Uztailak 23, zapatua. 'Marea Arroxaren indarraz, denak etxera' eguna

  • 12:00. Kimura Judo Klubaren erakustaldia, plaza Nagusian.
  • 14:30-19:00. Karting proba eta erakustaldia, AZTEk antolatuta.
  • 19:30. Plazatik abiatuta manifestazioa. Jarraian, luntxa plazan.
  • 23:00. Ezten eta Ingo al Deu? taldeen kontzertua, Perez Arregi plazan. Ondoren, DJ festa Sanagustin kulturgunean.

Uztailak 24, igandea. Umeen Eguna

  • 10:00. Goiz eresia, Juan Antxieta Musika Eskolako txistulariekin eta Banda Gaztearekin.
  • 11:00. Umeen meza nagusia, Juan Antxieta Musika Eskolako abesbatzarekin, Soreasuko Sebastian Donearen parrokian.
    Ondoren, parrokiatik abiatuta, erraldoien desfilea kaleetan zehar. Herri hauetako erraldoiek hartuko dute parte: Bergara, Azkoitia, Hondarribia, Zarautz, Elgoibar, Iruñea (lau talde: Txantrea, Errotxapea, Buztintxuri eta Alde Zaharra), Urduña, Donostia (bi talde: Añorga eta Irrintzi), Urnieta eta Azpeitia.
  • 12:00. Haurrentzat dantzak, plaza Nagusian.
  • 12:30. Erraldoien dantza saioa eta sari banaketa, plaza Nagusian.
  • 14:00. Herriko haur eta gaztetxoentzat bazkaria, jarraian jolasak.
  • 16:00. XXXVI. Ignazio Deuna Saria, Lagun Onak Tirrindulari Elkarteak antolatuta. Irteera: Perez Arregi plaza. Kategoria: kadeteak.
  • 17:00. Kalejira Alde Zaharreko kaleetan zehar.
  • 19:00. Antzerki emanaldia ingelesez, 3 urtetik 8 urte bitarteko haurrentzat, Sanagustinpean.
  • 23:00. Funkdamental eta Marmok taldeen emanaldia, plaza Nagusian.

Uztailak 25, astelehena. Baserritarren Eguna

  • 10:30. Goiz eresia, Azpeitiko Musika Bandaren eta Izarraitz Txistulari Taldearen eskutik.
  • XXXII. Cesar Valverderen oroimenezko pilota txapelketaren finalak, Frontoi Txikian. Kategoriak: pre-benjamin B, pre-benjamin A, benjamin B, benjamin A, alebin eta infantilak. Antolatzailea: Ilunpe Pilota Elkartea.
  • 11:00. Euskadi mailako Blonda Txapelketa.
    XVIII. Gazta Lehiaketa. Idiazabal jatorri deituraren barne dauden artzain gaztek parte hartu ahal izango dute.
    Hazparnekoei harrera eta ongietorria. Baserritar Egunean ekintza ezberdinetan parte hartuko dute egunean zehar.
  • 11:30. Nafarroako banderari omenaldia. Perez Arregi plazatik plaza Nagusira kalejira eta, ondoren, ohorezko dantza. Antolatzailea: Azpeitiko Napar Zuzterrak.
  • 12:00. XLIV. Sagardo Lehiaketa, plaza Nagusian.
    Sagardo festa honetan, sagardoarekin batera, bezperan prestatzen hasitako txekor errea eta parrillan erretako hegaluzea dastatzeko aukera izango dute bertara hurbiltzen diren herritar guztiek. Bildutako dirua hirugarren mundura zuzenduko da.
    Aldi berean, Laja aita-semeak, Lutxurdiyo eta Berastegi trikitilariek beren doinu eta kantuez alaituko gaituzte.
  • 18:00. Kantu poteoa, San Martin egoitzatik hasita.
  • 18:30. Errekortariak, zezen-plazan.
  • 19:30-22:30. Jainekin txaranga, kaleetan zehar.

Uztailak 27, asteazkena

  • Desenkajonamendua, zezen-plazan. Ganadutegiak: Ana Romero, Celestino Cuadri eta Pedraza de Yeltes.

Uztailak 30, zapatua. San Inazio bezpera

  • 11:00. Hamaiketakoa, plaza Nagusian.
  • 11:30. Saltsa Arroxa, plaza Nagusian.
  • 12:00. Txupinazoa. Herriko jaiei hasiera emanez, udaletxetik lehenengo suziria botako da. Ondoren, Azpeitiko Musika Bandak, Izarraitz Txistulari Taldeak, Biasteriko dultzaineroek eta erraldoi-buruhandiek kalejira alaiari emango diote hasiera. Aurten, Udal Musika Bandaren 150 urte betetzen dira eta 50 urte Antxieta Arkeologi taldea sortu zela. San Inazio jaietako txupinazora gonbidatu dira.
  • 12:05. Marea Arroxa, kaleetan zehar.
    Batukada, Azpeitiko kaleetan zehar.
  • 12:30. Arratsaldean toreatuko diren zezenen aukeraketa, zezen-plazan.
  • 15:00. Herri bazkaria, plaza Nagusian. Jarraian, txosnen irekiera, jolasak eta zozketak txosnagunean. Jolasak amaitzean, Skandalue Elektrotxaranga.
  • 17:00. Gozo Chef tailerra: frutarekin brotxetak, txokolatea, goxokiak... Gaztetxoentzat, Alberdieneako aparkalekuan.
  • 18:00. Zezen txikiekin jolasak, Done Jakue kalean, Zezen Beltz elkarteak antolatuta. Ganadutegia: Zelai Luze.
  • 18:30. Zezen-feriako aurrena.
  • 19:00. Meza eta bederatziurrena, Loiolako basilikan. Azpeitiko herriak parte hartuz, Parrokiko Abesbatzak eta Julian Barrenetxea Abesbatzak On Julian Barrenetxearen Arratseko Otoitzak eta Salbea abestuko dituzte, organista Itziar Urbieta izanik eta Jaime Amenabarren gidaritzapean.
  • 19:00-22:30. Gau Erdi txarangaren kalejira, zezen-plazatik irtenda eta kaleetan zehar.
  • 19:30-21:30. Skandalue Elektrotxaranga, kaleetan zehar.
  • 22:00. Hartz taldearen kontzertua, txosnagunean.
  • 23:00. Lehenengo su festa, Pirotecnia Zaragozana (Zaragoza) etxe ezagunaren eskutik.
  • 23:30. Txapel punk taldearen kontzertua, plaza Nagusian.
    Bide Batez taldearekin erromeria-dantzaldia, Olazko Andre Mariaren plazan.
  • 01:00. Pornox taldearen kontzertua, txosnagunean.
  • 02:30. Huntza taldearekin erromeria, txosnagunean.

Uztailak 31, igandea. San Inazio eguna

  • 09:00. Goiz eresia, herriko Musika Bandaren, Biasteriko dultzaineroen eta Izarraitz Txistulari Taldearen eskutik.
  • 10:10. Udal ordezkariak korporazioan joango dira parrokiara.
  • 10:30. Prozesioa, Azpeitiko kaleetan.
  • 11:00. Soreasuko Sebastian Donearen parrokian, meza nagusia, Kepa Susperregi Azpeitiko parrokoarekin eta herriko apaizekin. Parrokiko Abesbatzak eta Julian Barrenetxea Abesbatzak Jose Maria Altunaren Olazko Amari meza eskainiko dute, organista Mikel Arenas izanik eta Jaime Amenabarren gidaritzapean.
  • 12:00. Urolatarrak txaranga, kaleetan zehar.
  • 12:30. Arratsaldean toreatuko diren zezenen aukeraketa, zezen-plazan.
    Entzierro txikia, Elizkaletik Done Jakue kalera, Zezen Beltz elkarteak antolatuta. Ganadutegia: Arno.
  • 13:00. Azpeitiko Musika Bandaren kontzertua, Sanagustin kulturgunean. Saninazio kontzertua.
  • 14:30. Txomingero bazkaria, Erdikalean.
    Bazkalondoren, Eonian Elektrotxaranga kaleetan zehar.
  • 17:00. Gaztetxoentzako jolas parkea, Alberdieneako aparkalekuan.
  • 17:30. Oinatz Elkarte Animalistaren kontzentrazioa, zezen-plaza aurrean.
  • 18:00. Zezen txikiekin jolasak, Done Jakue kalean, Zezen Beltz elkarteak antolatuta. Ganadutegia: Arno.
  • 18:30. Zezenketa, feriko bigarrena, zezen-plazan.
  • 19:00. Oria txaranga kaleetan zehar.
  • 22:00. Izeberg taldearen kontzertua, txosnagunean.
    Ondoren, Ernairen ekitaldia.
  • 23:00. Eskuzko pilota jaialdi profesionala, Izarraitz pilotalekuan, ASpe eta Asegarce enpresetako pilotariekin. Antolatzailea: Ilunpe Pilota Elkartea.
    Bigarren su festa, Pirotecnia Caballer etxearen eskutik.
  • 23:30. EH Sukarra taldearen kontzertua, plaza Nagusian.
    Egan taldearekin dantzaldia, Olazko Andre Mariaren plazan.
  • 01:00. Humus taldearen kontzertua, txosnagunean.
  • 02:30. Verrater taldearen kontzertua txosnagunean.

Abuztuak 1, astelehena. San Inazio bigarrena

  • 09:00. Goiz eresia, Izarraitz Txistulari Taldearekin, Azpeitiko Musika Bandarekin eta Biasteriko dultzaineroekin.
  • 10:00. Elkarretaratzea, Loiolan.
  • 10:15. Herriko agintariek ongi etorria udaletxean Eusko Jaurlaritzako kideei eta Gipuzkoako Foru Aldundikoei.
    Ondoren, korporazioan joango dira Loiolako basilikan egingo den meza nagusira.
  • 11:00. Meza nagusia, Loiolako basilikan, herriko apaizek eta Donostiako gotzain Jose Ignacio Munillarekin. Bertan, Parrokiko Abesbatzak eta Julian Barrenetxea Abesbatzak Jose Luis Frantzesenaren Jasokunde Meza abestuko dute, organista Jose Luis Frantzesena izanik eta Jaime Amenabarren gidaritzapean.
    IX. Bakailao Txapelketa, Plaza Nagusian.
  • 12:30. Arratsaldean toreatuko diren zezenen aukeraketa, zezen-plazan.
    Entzierro txikia, Elizkaletik Done Jakue kalera, Zezen Beltz elkarteak antolatuta. Ganadutegia: Lopene.
  • 14:30. Herri bazkaria, Berdura plazan.
  • 17:00. Mus Txapelketa, Sanagustin kulturgunean (16:30ean irekiko da izen-ematea, kulturgunean bertan).
  • 18:00. Zezen txikiekin jolasak, Done Jakue kalean, Zezen Beltz elkarteak antolatuta. Ganadutegia: Lopene.
    Bapatean Zirko taldearen emanaldia, Perez Arregi plazan.
  • 18:30. Zezenketa, feriako hirugarrena, zezen-plazan.
  • 19:00. Emakumeen eskuzko pilota partidak Frontoi Txikian. Antolatzailea: Ilunpe Pilota Elkartea.

    Lehenengo partida: Alaitz Badiola (Azpeitia)-Ainitze Labaien (Amezketa) vs Maite Iriarte (Azpeitia)-Alazne Inziarte (Oiartzun); bigarrengo partida: Olaia Bikendi (Azkoitia)–Patri Espinar (Hernani) vs Eneritz Arrieta (Azkoitia)-Miriam Arrillaga (Zubieta)
  • 18:45. Los Pasai txarangaren emanaldia, zezen-plazatik irtenda, kaleetan zehar.
  • 22:00. Rodeo Stoner taldearen kontzertua, txosnagunean.
    Ondoren, ekitaldi feminista.
  • 00:00. Ken Zazpi taldearen kontzertua, plaza Nagusian.
    DJ festa, Olazko Andre Mariaren plazan.
  • 01:00. Joseba B. Lenoir Gang taldearen kontzertua, txosnagunean.
  • 02:30. Pelax, txosnagunean.

Abuztuak 2, asteartea. San Inazio hirugarrena

  • 06:00. Incansables txaranga, kaleak alaituz.
  • 07:30. Zezena, Done Jakue kalean. Ganadutegiak: Marques de Saka eta Elurtegi.
  • 08:30. Gaupaseroen argazkia Plaza Nagusian. Jarraian, gosaria.
  • 09:00. Suziri eta danbatekoen bidez, 2016ko herri jaien amaiera.