Ignacio Otañok Realarekin sinatu du eta Real Unionen ariko da, utzita

Urola Kostako Hitza 2016ko uzt. 6a, 17:16
Ignacio Otaño. (Urola Kostako Hitza)

2014tik Lagun Onakeko lehen taldeko atezaina izan da azpeitiarra. Bi urterako kontratua egin dio Donostiako klubak, eta 2016-2017 denboraldian jokatuko du Irunen.

Ignacio Otaño (Azpeitia, 1995) atezainak Realarekin fitxatu du bi urterako, baina lehen urtean Irungo Real Unionen jokatuko du, utzita.

Aurretik ere Realean aritutakoa da Otaño, jubeniletan-eta. 2014tik, berriz, Lagun Onakeko lehen taldean, Espainiako Hirugarren Mailan, jokatu du. Lagun Onakek zoriondu egin du Otaño, eta ibilbide berrian "zorte ona" opa diola jakinarazi dio.