Errefusaren eta organikoaren edukiontziak txiparekin jarriko dituzte urtarriletik aurrera

Urola Kostako Hitza | Gizartea
2016ko uzt. 6a, 13:37

Urtarriletik aurrera jarriko dute martxan hondakinak biltzeko sistema moldatua. Bizilagun bakoitzari adieraziko zaio zer edukiontzietara bota behar dituen hondakinak, bizilekuaren arabera.

(Eneritz Albizu Lizaso).  Ikusi haundiago | Argazki originala

Urtearen hasieran jarriko dute abian hondakinak biltzeko sistema moldatua. Errefusarentzat eta organikoarentzat txipa duten edukiontziak jarriko dituzte, eta herritar bakoitzak bere gunea izango du hondakinak botatzeko, bizilekuaren arabera. Beraz, herritarren txipek norberari tokatzen zaizkion edukiontziak soilik irekiko dituzte. Atzo, asteartea, onartu zuten bilketa sistema ohiko udalbatzan, EH Bilduren eta EAJren aldeko botoekin.

Edukiontziek txipa badute ere, ez da egongo hondakinak ateratzeko maiztasun eta epe mugarik. Dena den, begiraleak jarriko ditu mankomunitateak. Aitor Bereziartua Azpeitiko Udaleko zinegotziaren arabera, honako funtzioak izango dituzte begiraleek: herritarrek banaketa ondo egiten dutela bermatzea, edukiontzien inguruak txukuntzea, sor daitezkeen arazoak identifikatzea eta sistema hobetzea. Astegunetan hamalau orduz egingo dute lana begiraleek; eta, larunbatetan, zazpi orduz.

Informazio zehatzagoa, Urola Kostako Hitzaren webgunean.

Bidali:  

Erantzunak

INIXI29 | 2016-07-07 : 12:13

Hartutako erabakiaz pozten naiz, eta baita ere, araudia bete ahal izateko bitarteak jartzeagaitik ere, hau begiraleengatik diot.
Begiraleez ari naizenez, eta ikusirik beste udal ordenantza batzuk bete arazteko ezer gutxi egiten dela. Proposatu nahi nuke begiraleak ipintzea , udaltzainak horretarako ez badaude, taberna-kafetegi terrazen mahai koporua kontrolatzeko, espazio publiko gehiegi hartzen baita herrian erabilera pribaturako eta ez dakit zergak tamaina berdinean ordaintzen dituzten
Bestalde, txakurrei buruzko ordenantza ere badago baino hau betearazteko inor bai? Denok eskertuko genuke, besteren txakur kakaz umeek eta gainontzekoek zikinduko ez bagina.
Animo ta aplikatu dauden araudiak!!! eskerrik asko


Gizartea

Hilaren 16ra arte eskatu daiteke GKEetan eta kooperante jarduteko diru-laguntza
Errefusaren eta organikoaren edukiontziak txiparekin jarriko dituzte urtarriletik aurrera
Azoka Herritiken inguruan merkatariekin hitz egiteko bilera izango da uztailaren 11n
Berdeguneen kudeaketa integralerako pausoak ematen hasi da Udala
Beharra duten adineko herritarrei diru-laguntzen berri eman nahi diete Udalak eta Baigerak
Profesionaltasun agiria eskuratu dute 26 herritarrek
Onik daude atentatuen unean Istanbuleko aireportuan ziren bi azpeitiarrak
"Gozamen anitzak" aldarrikatuz murala margotu dute antolaketa taldeko emakumeek
'52 tuesdays' filma aire librean eskainiko dute ostiralean
Argi gehiago eta ispiluak jarri dituzte herriko hainbat puntu ilunetan
bileren zergak bat datozen

PelloAlkorta | 2016-07-11 : 13:17

Erabaki ona, modu onak, momentu ona, pazientziyekin hartutakoa, behar dan bezala. zorionak

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu