Profesionaltasun agiria eskuratu dute 26 herritarrek

Uztarria.eus 2016ko eka. 30a, 13:57

Azpeitiko Udalak Lanbideren diru-laguntzari esker profesionatasun agiria eskuratzeko bi ikastaro eskaini ditu joan den ikasturtean. Guztira 26 pertsonek bukatu dituzte ikastaroak eta aste honetan jaso dituzte agiriak, Ainhoa Beristain zinegotziaren eskutik. 

Hiri eta industria hondakinen kudeaketari buruzko ikastaroan 11 lagunek hartu dute parte. Mendeko pertsonen arreta soziosanitarioa erakunde sozialetan emateko ikastaroa, berriz, 15 pertsonek egin dute. "Poztekoa da azken ikastaro horretako 15 lagunetik hamarrek uda sasoirako lana bilatu dutela, eta zenbait dagoeneko lanean hasiak direla", azaldu du Ainhoa Beristain zinegotziak.