Igandeko emaitzak "Azpeitian aldaketarako gogo bat dagoela" adierazten duela dio EAJk

Uztarria.eus 2016ko eka. 29a, 18:52

Alderdi jeltzaleak eskerrak eman dizkie Espainiako Gorteetarako hauteskundeetan botoa eman dietenei eta apoderatu bezala hautes-mahaietan lanean aritu zirenei. "Ondo dakigu hauteskunde guztiak ez direla berdinak eta batetik bestera aldaketak gertatzen direla, eta horregatik errealismoz eta zuhurtasunez kudeatu behar dugu orain jaso dugun konfiantza hau", adierazu du Jabier Altunak Azpeitiko Uri Buru Batzarraren presidenteak.

EAJ izan zen alderdi bozkatuena Azpeitian joan den igandean, Espainiako Gorteetarako hauteskundeetan. Emaitza horrekin pozik agertu da alderdi jeltzalea, jasotako 2.542 botoek "Azpeitiko lehen indar politiko moduan" kokatu dutelako.

"Ondo dakigu hauteskunde guztiak ez direla berdinak eta batetik bestera aldaketak gertatzen direla, eta horregatik errealismoz eta zuhurtasunez kudeatu behar dugu orain jaso dugun konfiantza hau", adierazu du Jabier Altunak Azpeitiko Uri Buru Batzarraren presidenteak. Altunaren aburuz, "jaso dugun bultzada sendoak, bigarren alderdiarekiko [EH Bildu] 256 botoren aldearekin, adierazten digu Azpeitian aldaketarako gogo bat dagoela, eta gure zinegotziak Udalean egiten ari diren eguneroko eta etengabeko lanarekin jarraitu beharra dagoela berresten digu".

Bide batez, Azpeitiko EAJk eskerrak eman dizkie Espainiako Gorteetarako hauteskundeetan botoa eman dietenei eta apoderatu bezala hautes-mahaietan lanean aritu zirenei, "batik bat berriei".