Antzerki Topaketek ez dute jasoko Jaurlaritzaren diru-laguntza

Urola Kostako Hitza 2016ko eka. 29a, 18:06
2015eko Topaketen estreinako saioa.

Jaurlaritzak esan duenez, "urtebetekoa" da etena, eta deialdia "hobeto antolatuta" egingo dute hurrengo urteetan. Laguntzak kentzea "oso larria" dela dio Josu Labaka Azpeitiko Udaleko Kultura batzordeburuak, eta larritzat jo du "gauzak egiteko modua" ere.

Jaialdientzako diru-laguntza deialdia bertan behera utzi du aurten Eusko Jaurlaritzak, eta dozenaka kultur jaialdi gelditu dira laguntza jasotzeko aukerarik gabe. Tartean dira Azpeitiko Euskal Antzerki Topaketak. Jaurlaritzak esan duenez, "urtebetekoa" da etena, eta deialdia "hobeto antolatuta" egingo dute hurrengo urteetan: "Orain arteko deialdian, alor, zabalpen eta mota guztietakoek izan dute eskaera egiteko aukera, berdin erakunde publikoek zein elkarte pribatuek, eta hori guztia ordenatu nahi dugu".

Joan den urtean 4.853 euroko laguntza jaso zuten Azpeitiko topaketek, eta Josu Labaka Udaleko Kultura batzordeburuak dioenez, "iaz erdi-jakinarazi" zieten aurten laguntzak ez zituztela aterako. Dena den, laguntzak kentzea "oso larria" dela dio Labakak, eta larritzat jo du "gauzak egiteko modua" ere.

Jarraitu albistea irakurtzen Urola Kostako Hitza-ren webgunean.